San Antonio eguna ospatuko dute astelehenean, Abiñan
Urtero legez, Sukarrietako Abiña auzoan San Antonio ospatuko dute. Santuaren egunean bertan, astelehenean, egun guztian ederto pasatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.Mezagaz hasiko dituzte San Antonio eguneko ospakizunak, 12:00etan. Horren ostea...
Mezagaz hasiko dituzte San Antonio eguneko ospakizunak, 12:00etan. Horren ostean, 13:00ak aldera, trikitrixaren doinuek girotuko dute auzoa, eta bertan elkartzen direnentzako txorizo pintxoak banatuko dituzte.
17:00etatik aurrera, puzgarrietan jolasteko aukera edukiko dute umeek. Buruhandiak ere egongo dira. 18:00etan, eguneko bigarren meza izango dute.
Azkenik, 19:00etan, Bermeoko Salsa Cubanako kideak bertaratuko dira Kubako dantzak erakustera eta giroa alaitzera.