Eskola Kiroleko erakustaldiak egingo dira, Markina-Xemeinen
Markina-Xemeingo Eskolarteko Gurasoen Federazioak antolatzen dituen Eskola Kiroleko jardueren erakustaldia egongo da asteburuan. Herriko kirolari gazteekin batera egongo dira bai eta inguruko herrietako gonbidatuak ere, Ondarroako Karate Taldea, Bizkai...
Gaur hasiko dira erakustaldiak. 19:00etan, karate egongo da kiroldegian. Bihar, berriz, 16:00etan, futbolean jokatuko dute Zelaian, eta 18:00etan, atletismo probak egingo dira.
Bestalde, eskubaloi entrenamendu herrikoia egingo da kiroldegian, 11:00etan. Datorren ikasturtean eskaini nahi dute ekintza berri hori.
Domekan, azkenik, txirrindularien lasterketa egongo da 10:30ean hasita herrian zehar, eta 11:30ean, gimnastika erritmikoko topaketak egongo dira, frontoi nagusian.