Basurdeek etzi daukate mailari eusteko lehiaren bueltako partida
Gernika Rugby taldeak etzi etxean jokatuko du mailari eusteko kanporaketaren bueltako partida, CAU Rugby Valenciaren kontra. 12:00etan hasiko da neurketa, Urbietan.Basurdeek kanporaketa ondo bideratuta dute, domekan, joaneko partidan nagusitasun osoz i...
Basurdeek kanporaketa ondo bideratuta dute, domekan, joaneko partidan nagusitasun osoz irabazi baitzieten valentziarrei. 7-35 gailendu zen talde gernikarra. Beraz, ezusteko handirik ezean, maila mantenduko du.
Taldea animatu, eta hitzordu garrantzitsu horretarako giroa berotzeko bideoa egin du klubak. Eskualdeko aurpegi ezagun asko agertzen dira Ni be basurdie naz esaten. Arraunlariak, puntistak, moto zein auto gidariak, saskibaloi jokalariak, txirrindulariak, futbolariak, zestalariak, politikariak, musikariak, bertsolariak, boxeolariak, suhiltzaileak… Askotariko herritarren babesa jaso dute.