Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Gaztemunduri Ateak Ireki
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
Sartu
Kultura

160 bat umek parte hartuko dute Mutrikuko 35. Umeen euskal jaian

Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldearekin batera, Durangoko Tronperri, Zarauzko Jalgi eta Añorgako taldeak kalera aterako dira herriko txokoak dantzaz betetzeraGure Ametsa dantza taldeak antolatuta, 35. Umeen euskal jaia egingo da etzi, Mutrikun. Talde...

Nerea Bedialauneta
Busturialdea
2016/06/10

Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldearekin batera, Durangoko Tronperri, Zarauzko Jalgi eta Añorgako taldeak kalera aterako dira herriko txokoak dantzaz betetzera

Gure Ametsa dantza taldeak antolatuta, 35. Umeen euskal jaia egingo da etzi, Mutrikun. Talde mutrikuarreko dantzari gazteenekin batera, Durangoko Tronperri, Zarauzko Jalgi eta Añorga dantza taldeak kalera aterako dira herriko txokoak dantzaz eta kolorez betetzera. Guztira, 5 eta 14 urte bitarteko 160 bat dantzari batuko dira Mutrikuko euskal jaian, horietatik 85 mutrikuarrak izango dira, eta beste dantza talde bakoitzetik 25 bat lagun etortzea espero dute. Antolatzaileek iragarri dutenez, Haundi taldeko kideek aurten ez dute dantzan egingo. «Aurten, estreinako, Haundi taldeak ez du txikiekin batera dantzan egitera irtengo, antolaketan laguntzen ariko dira eta».

Dantza taldeko kideek nabarmendu dutenez, domeka heltzeko desiratzen daude, batez ere, txikienak. «Hasiberriek sekulako emozioa edukitzen dute. Haientzako kalean egingo duten lehen dantza saioa da, eta oso urduri daude, baina plazara irtetzeko gogotsu». Antolatzaileek han eta hemen egingo diren dantza ikuskizunez gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Dantzariek Albokako parkean jarri dute batzeko hitzordua, 10:30ean. Hamaiketakoa jaten duten bitartean, kalera dotore irteteko azken prestaketak egingo dituzte dantzariek; zapiak jantzi, gerrikoak ipini, amantalak jantzi…

Txoko ezberdinetan

Topaketa egin eta gero, kalerik kale ibiliko dira dantzariak. 11:30ean irtengo dute Albokako parketik, eta talde bakoitza, aldi berean, herriko txoko ezberdinetan ibiliko da dantza saio bereziak eskaintzen.

Ikasturtean ikasitakoa erakusten ibili eta gero, 13:30ean denak Goiko Plazan batu, eta Alardea dantzan egingo dute, denek batera. Goizeko azken txanpan sartuta, talde bakoitzak bina dantza eskainiko ditu, Goiko Plazan batzen diren ikusleen gozamenerako.

Arratsaldeko ekimenak iritsi bitartean, bazkaritara joango dira. Dantzariek herriko beste dantzarien etxebizitzetan bazkalduko dute, eta antolatzaileak, dantza taldeetako arduradunak eta txistulariak, aldiz, Lagun Artea elkarte gastronomikoan batuko dira.

Bapo bazkaldu eta gero, 17:00etan Goiko Plazan batu eta kalejiran Beheko Plazara joango dira. Eguneko ekimenak hantxe amaituko dituzte Joxe Mendizabalen erromeriarekin batera. «Iluntzera arte hantxe ibiliko gara. Herritarrak gonbidatuta daude gurekin dantzan egitera».

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.