Urtero legez, Sukarrietako Abiña auzoan San Antonio ospatuko dute. Santuaren egunean bertan, astelehenean, egun guztian ederto pasatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
San Antonio egun batean, sardina jana, Abinan
12:00etan, mezagaz hasiko dituzte San Antonio eguneko ospakizunak. Ondoren, 13:00ak aldera, trikitrixaren doinuek girotuko dute auzoa, eta hurbiltzen diren guztientzako txorizo pintxoak banatuko dituzte.
Arratsaldean ere zer egin izango da Sukarrietan. Umeek, esaterako, puzgarrietan jolasteko aukera izango dute, 17:00etatik aurrera. Buruhandiak ere egongo dira Abiñan. Ondoren, San Antonio baselizak, 18:00etan zabalduko ditu berriro ere ateak meza emateko.
Azkenik, 19:00etan, Kubako dantzekin disfrutatzeko aukera izango dute. Hain zuzen ere, Bermeoko Salsa Cubanako kideak bertaratuko dira euren dantzak erakustera eta giroa alaitzera.