Muxikako jubilatuen irteeran izena emateko azken eguna da bihar
Udalerriko jubilatu eta pentsiodunek hilaren 18an Gipuzkoara irteera egingo dute, eta izena ematea beharrezkoa da.
Udaletxean (946 252 701) edo Zubieta Errotan (645 006 663) eman behar da izena.
Hilaren 18an, 08:30ean irtengo dira Eleizalde auzotik, eta Hondarribian eta Donostian pasatuko dute eguna.
Hondarribiara heldu, eta 11:00ak inguruan tren turistikoan bisitatuko dute herria. Gero, hango Ardora jatetxean bazkalduko dute.
Bazkalostean Donostiara joango dira, eta bertan egingo dute arratsalde pasa.