Ispasterko mugarriak ezagutzeko azken ibilaldia domekan da
Ispasterko mugarriak ezagutzeko azken ibilaldia egingo dute, domekan. 08:30ean herriko plazan elkartu, eta autoetan Ereñora joango dira, han ibilbideari ekiteko.Ereñoko Kabia baserrian hasiko dute txangoa, eta Ogellan, Ispasterko partean dagoen Errot...
Ereñoko Kabia baserrian hasiko dute txangoa, eta Ogellan, Ispasterko partean dagoen Errotan amaituko dute. Bidean, baina, hamaiketakoa jateko atsede- nalditxo bat hartuko dute parte hartzaileek.
Ereño, Ea eta Ispasterko auzoetan barrena ibiliko dira, eta lasai joanda, gutxi gorabehera lau bat ordutan egiteko ibilaldia dela jakitera eman dute Ispasterko Udalekoek. Bidean, udalerrriko mugarri asko ikusteko aukera edukiko dute.
Domekakoa Ispasterko mugarriak ezagutzeko hirugarren eta azken ibilbidea izango da. Maiatzaren 8an egin zuten lehenengoa, eta bigarrena, berriz, maiatzaren 22an. Horietan, mugarri asko zeharkatu zituzten, baina udal ordezkariek azaldu dutenez, mugarri batzuk falta zirela konturatu ziren.