Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batuko da Ondarroako Udala
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bategaz batuko dira udal gobernu taldeko kideak gaur, Gasteizen.Udal ordezkariek nabarmendu dutenez, orain arte egindako eskaerei erantzun dio Jaurlaritzak. Estreinako batzartuko ...
Udal ordezkariek nabarmendu dutenez, orain arte egindako eskaerei erantzun dio Jaurlaritzak. Estreinako batzartuko dira Kamiñaldeko lanen inguruan berba egiteko. Besteak beste, mendian egiten ari diren lanez gain, lur jausiak eragindako beste kalte batzuk ordaintzeko behar duten 17 milioi euroko aurrekontuari buruz ariko dira.
Batzarrean, alkateaz gain, udal gobernu taldeko kideek eta udaleko teknikariek ere parte hartuko dutela azpimarratu dute. Batzarrean berba egindakoa herritarrei jakitera emango dietela ere aurreratu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.