Ertzaintzak gizon bat atxilotu du hainbat etxetan lapurtzeagatik
Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, besteren artean, Bermeoko hainbat etxebizitzetan lapurtzeagatik.Astelehen gauean eta martitzen goizaldean Bermeoko lau etxebizitzatan lapurtzen saiatu zen atxilotua, eta lauretan bizilagunak zeude...
Astelehen gauean eta martitzen goizaldean Bermeoko lau etxebizitzatan lapurtzen saiatu zen atxilotua, eta lauretan bizilagunak zeuden barruan. Saiakera bitan, etxebizitzetara sartu aurretik atzeman zuten gizona. Horietako batean balkoian zegoen; bestean, leihoa manipulatzen. Bietan ihes egin zuen.
Beste bi etxebizitzetan, ostera, barrura sartzea lortu zuen fatxadetatik igota. Hala ere, horietako batetik bakarrik lortu zuen poltsa bat eroatea. Etzebizitzetako bizilagunak ohartzerakoan, sarrera atetik alde egitea lortu zuen bi horietan.
Lapurreten berri izan ostean, Gernika-Lumoko ertzain etxetik ikerketa abiarazi zuten. Herritarrek emandako azalpenei esker, Ertzaintzak Bilbon atxilotu zuen herenegun goizean gizonezkoa. Bilboko denda bateko kutxa irarlea manipulatzen zebilen. Identifikatu eta atxilotu egin zuten agenteek. Atxilotuak Bermeoko etxebizitzan lapurtutako diru zorroa zeraman gainean; biktimaren dokumentazioagaz, kreditu txartelekin eta aurrezki libreta bategaz.
Segurtasun Sailak azaldu duenez, atxilotuak polizia aurrekariak zeuzkan, eta epaitegi batek emanda zuen hura atxilotzeko agindua. Martitzen arratsaldean utzi zuten atxilotua epailearen esku.