Zazpigarren urtez egingo dute zapatu honetan
Muxikako Gazte Egune, San Roman auzoan. Erdu Gazte Asanbladak antolatutako jaialdiak merezitako tokia hartu du udako jaietan, eta
urtero legez programa zabal batekin ospatuko dute oraingoan ere. Aurtengo kontzertuetan
E.T.S. eta Backbone taldeak igoko dira oholtzara. Ondoren Trikizio erromeriak girotuko du jaia, eta Dj TPRen emanaldiarekin bukatuko da gaua.
Iazko Gazte Eguneko Paella txapelketako rudi bat
10:00etan hasiko dute jaieguna, txupinaren jaurtiketarekin. Ordu bete beranduago
paella txapelketarako izen ematea irekiko dute, bertaratzen direnak janaria prestatzen hasi daitezen. Ibarruri auzoko Baso Txoritxu dantza taldeko haur eta gazteek emanaldia ere egingo dute, eta bazkariaren aurretik Aldats erromeriak girotuko ditu San Roman baselizaren inguruak.
Bertso bazkarirako batuko dira bertaratutako denak, prestatu dituzten paellak dastatzeko. Bazkaria girotzeko
Asier Galarza, Ibai Amillategi eta Julen Ibarguengoitia bertsolariek emanaldia egingo dute. Horren ostean, paellarik onena, eta txarrena, nortzuk egin duten jakinaraziko dute epaileek, eta jarraian jokoez eta herri kirolez osatutako koadrilen arteko olinpiadak egingo dituzte. 19:00etan
Happy Hour berezia egingo dute, edariak merkeago zalduz, kontzertuak hasi bitartean.
Aurten ere,
karpa jarriko dute eguraldiak ez badu laguntzen, jaia berdin egin ahal izateko. Bestalde, antolatzaileek gogorarazi dute Muxikara joateko autobus eta tren zerbitzuak daudela gauez ere, Gernika-Lumotik. Hurrengo goizean garbitzera joateko ere animatzen dituzte zapatuan bertaratzen direnak, auzotarrei eragozpenik ez egiteko.
#MuxikekoGazteEgune traola ere jarri dute, sare sozialetan egun honetako argazki eta iruzkinak elkarbanatzeko.
Egitaraua:
-10:00etan Hasierako txupine
-11:00etan Paella txapelketarako izen ematea
-12:00etan Baso Txoritxu dantza taldie
-13:00etan Aldtas erromeria taldearekin Elektrotxaranga
-14:30etan paella aurkezpena
-15:00etan bertso bazkaria
17:00etan Paella txapelketako sari banaketa
-Koadrilen arteko olinpiadak, Mus txapelketa (10 euro bikoteko) eta umeen txokoa
-19:00-21:00 bitartean Happy Hour-22:00etan kontzertuak: E.T.S., Backbone, Trikizio
-Kontzertuen ostean: TPR