Sareginek Bermeoko feministen sareak antolatuta, generoa eta identitatea lantzeko lehenengo jardunaldia egin zen atzo. Ana Balles sexologoak emandako hitzaldira, 30 lagun inguru hurbildu ziren, eta sexu eta genero identitatearen inguruan aritu ziren.
Ana Balles sexologoa hitzadia ematen, atzo
Bigarren jardunaldia bihar izango da,
Transamerica filma ikusteko aukera eskainiko dute Sareginek; 19:30ean, Goiko Plazako Kabidxen. Ondoren, eztabaidarako tartea zabalduko dute.
Azkenik, ekainaren 17an, barikuan, jardunaldien baitako bigarren hitzaldia egingo dute. Egun horretan, transexual feminista baten historia ezagutzeko aukera edukiko dute parte hartzaileek. Kabidxen battuko dira, 19:30ean.