Bermeoko Udalaren Kirol Patronatua Araneko kiroldegiko teilatua konpontzen dabil, kondentsazioa murrizteko eta itoginekin amaitzeko.
Araneko Kiroldegia
1985ean zabaldu zituen ateak kiroldegiak, eta Irune Ormaetxea kirol zinegotziak azaldu duenez, “hasieratik arazoak egon dira itoginekin, eta ordutik hainbat konponketa egin izan dira”.
Gaia ondo aztertu ondoren, eta behin betiko irtenbidea eman asmoz, “egun dagoen txapazko teilatuaren gainean, bigarren bat jarriko dute, eta bien artean, gainera, beira-zuntzezko geruza jarriko dute”. Modu horretan, isolamendu termikoa handituko dela azaldu du Ormaetxeak.
Inbertsio horrekin bi helburu lortuko dituztela dio kirol zinegotziak: alde batetik, beroa eta kondentsazioa murriztuko dira; eta bestetik, itoginen arazoa konponduko da. Hala, erainkinaren egoera hobetuko dela esan du, “erabiltzaileei zerbitzu hobeagoa eskainita”.