IAT unitatea behar dutenek barikua dute izena emateko azken eguna
Traktore edota basoko ibilgailuei Ibilgailuen Azterketa Teknikoa pasatzeko aukera izango dute ispastertarrek. Zerbitzua udalak eskatuta ipiniko da herrian. Horretarako, baina, aurretiaz izena ematea beharrezkoa da; barikua da azken eguna.Udaletxean em...
Udaletxean eman behar da izena, eta bertaratzerik ez dutenek udaleko ondoko telefono zenbakietako batera deitu beharko dute: 94-684 29 99 / 94-684 40 25 / 638 73 67 59 / 638 73 66 27.
Izena ematerakoan, gainera, herritarrek azterketa teknikoa pasatu behar duten ibilgailuen dokumentazioa ere aurkeztu egin beharko dutela esan dute, derrigorrez.