Herritar talde batek antolatuta, Ibilaldi Peripatetikoa egin zuten barikuan, Mundakan, eta 15 lagun inguruk parte hartu zuten. Txorrokopuntatik hasita, Mundaka zeharkatu zuten; zenbait lekutan, gainera, gunerako aproposak ziren koplak abestu zituzten. ...

Herritar talde batek antolatuta,
Ibilaldi Peripatetikoa egin zuten barikuan, Mundakan, eta 15 lagun inguruk parte hartu zuten. Txorrokopuntatik hasita, Mundaka zeharkatu zuten; zenbait lekutan, gainera, gunerako aproposak ziren koplak abestu zituzten. Zain Dezagun Urdaibaiko Edorta Jimenez egon zen zenbait azalpen ematen, eta Ahoztar Zelaietak ere parte hartu zuen. Bide batez,
Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria liburuaren nondik norakoak azaldu zituen. Parte hartzaileek ibilaldiaren balorazio positiboa egin dutela diote antolatzaileek, eta «gustura» ibili zirela adierazi dute. Ezer ez badute zehaztu ere, beste ibilaldi bat egiteko ideia sortu zen parte hartzaileen artean. Agian, Busturialdeko beste herriren batean egitea ere posible litzatekeela jakinarazi dute.