Goitisolo eta Goitia, gustura, Munduko Duatloi Txapelketan
Joanes Goitisolok eta Javier Goitiak Avilesen (Asturias, Espainia) lehiatu zuten domekan Munduko Duatloi Txapelketa. 24 urtez azpikoen esprint modalitatean 5. sailkatu zen Goitisolo 15. sailkapen orokorrean eta Goitia 8. geratu zen 25. sailkapen oroko...
Esperientzia berrian «gustura» aritu direla adierazi dute gernikarrek: «Esperientzia oso polita izan da. Proba oso arina izan da, sufritzea ere tokatu zaigu zenbait unetan, baina gustura ibili gara». Goitisolo indartsu ibili zen, batik bat korrikan, eta gutxigatik geratu zen podiumetik kanpo.
Goitiak bizikleta gainean du esperientzia, eta proba horretan korrika baino hobeto ibili zela azaldu du: «Bizikleta proba nahikoa arriskutsua izan zen. Tarte batean tropelean asko gindoazen, eta eroriko asko izan ziren».