Askapenak, LAB sindikatuak eta Kabidxeko kolektibo ezberdinek antolatuta, TTIPari buruzko hitzaldia egon zen joan den eguena iluntzean. Askapenako kideak arduratu ziren TTIParen nondik norakoak azaltzeaz. Azalpenak eman ostean, bertaratutakoek zalantzak eta iritziak plazaratu zituzten, eztabaida sortuta.

30 lagun inguru bertaratu ziren hitzaldira. Argazkia: Askapena
Bertaratutakoen arabera, herri modura erantzun behar zaio TTIPari; horregatik, “aurrera begirako konpromisoak jorratzea beharrezkoa litzatekeela” adostu zuten. Hori dela eta, etorkizunari begira, bestelako ekimenak antolatzeko asmoa agertu zuten.
TTIPa jendarte guztiari eragiten dion tratua izanik, Bermeoko herria ordezkatzen duten alderdi guztiak gonbidatu zituztela azaldu dute Askapenako kideek; “Izartu Bermeo eta EH Bilduko ordezkariak bai egon ziren, baina Guzan eta EAJkoak ez”. Diotenez, 30 lagun inguruk agertu zuten interesa. Herriko talde eta elkarteetako kideak izan ziren asko, “eta etorkizunean gai horri aurre egiteko prestutasuna agertu zuten guztiek”.