Bermeoko Udalaren Musika Eskolako ikasleak prest dira ikasturtea amaitzeko. Hori baino lehen, zenbait kontzertu eskainiko dituzte urtean zehar ikasitakoa erakusteko. Hala, bihar, 19:30ean, IV. Tutti kontzertua eskainiko dute. Horretan, musika eskolako ikasle eta irakasle talde guztiek parte hartuko dute, eta ordu bete inguruko saioa eskainiko dutela azaldu dute.

Iazko Tutti kontzertua. Argazkia: Bermeoko Udala
Flauta, klarinete, txelo, txistu, biolin taldeak, koroak eta harrerako kantari txikiak, haize taldeak eta Arrekatxutxa taldeak parte hartuko dute, besteak beste. Saioari amaiera amateko,
Musikatu bizitza Emusik jaialdiko abestia kantatuko dute denek batera.
Bestalde, Museunmusika zikloari ere hasiera emango diote asteon. Eguaztenean eta eguenean eskainiko dituzte kontzertuak asteon, eta datorren astean, martitzenean, ekainaren 14an. Hiru kontzertuak 19:30ean hasiko dira Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Aipatu kontzertuetan musika eskolako instrumentu joleek parte hartuko dute.