Bi kontzertu hartuko ditu Euskal Herria museoak ekainean
Musika emanaldiak izango dira hilabete honetan Euskal Herria museoan; hain zuzen, ekainaren 10ean eta 23an izango dira kontzertuak.
Ekainaren 10ean, barikua, gitarra orkestra izango da emanaldia emango duena, 19:00etan hasita. Hilaren 23a, ostegunez, biolontxelo emanaldia hartuko du museoak, 18:00etatik aurrera.
Bi saioetarako sarrera doanekoa izango dela jakinarazi dute.