Euskal selekzioa hirugarren geratu da txapelketan, Venezuelaren atzetik.
Barikuan hasi eta atzo amaitu zuten hiruko txapelketa. Bi neurketa jokatu ditu selekzio bakoitzak.
Atzo eguerdian, Argentinak eta Euskal selekzioak Zornotzako Larrea kiroldegian jokatu zuten, eta 53-59 nagusitu ziren argentinarrak.
Barikuan Venezuelaren eta Euskal selekzioaren arteko partidagaz hasi zuten txapelketa. 53-58 galdu zuten euskal jokalariek.
Zapatuan, berriz, 64-60 irabazi zion Argentinak Venezuelari.
Gernika Bizkaia taldeko ordezkari bik jokatu dute Euskal selekzioan: Izaskun Garciak eta Yaiza Lazarok. Halaber, Naiara Diez aurreko denboraldira arte taldeko kapitain izandakoak ere jokatu du (momentuz ez du kontratua berritu).

Argazkia: Prensa Baskebasco.