Taraska Atletismo taldeko umeak, Euskadiko txapeldun
Bermeoko atletek lan bikaina burutu zuten Zorrotzan. Taldekakoa irabazteagaz batera, bakarkako kategorian podiumean sartzea lortu zuten, zenbait modalitatetan.
500 metroko proban, Lorea Erekatxo da aurtengo Euskadiko txapelduna. 80 metrotan Olatz Arrien bigarren geratu zen. Hesien 80 metroko kategorian, Nagore Odiaga bigarren sailkatu zen, eta disko jaurtiketan Garazi Lertxundik bigarren egin zuen.
Halaber, 100 metroko proban hirugarren postua eskuratu zuen Garazi Lertxundik.
(ARGAZKIAK: TARASKA ATLETISMO TALDEA)
