Itsasoetako plastikoaz arituko dira Lurgozok antolatutako hitzaldian
Hilero egin bezala, Lurgozoko kontsumo elkartea gai jakin baten inguruan arituko da datorren asteko eguazten eta eguenean –ekainak 8 eta 9–. Solasaldian itsasoetan dagoen plastikoari buruz eta horrek sortzen duen kutxaduraz eta kalteez jardungo dute. Horretarako, aditu bat eta ekintzaile baten hitzaldiak ekarriko dituzte.
Eguaztenean haurren txanda izango da, 18:00etan egingo duten Itxaso eta ezkutuko irla antzezturiko ipuin kontaketagaz. Enlalona teatro taldekoek egingo dute, eta euskaraz izango da. Antzerki horrek kontsumo ohiturek naturan eragiten dituzten ondorioak ezagutzeko balio izango die gaztenei, abentura bidaia baten bidez. Antzerkian plastikoaren kontsumoa eta ozeanoetan dauden plastikozko irlek eragiten duten kaltea ikustaraziko diete, modu dibertigarri batean.
Ondoren, ikusgai egongo den erakusketatik buelta egingo dute, kontsumitzeko egungo ohiturak nola aldatu ditzakegun ikasteko.
Ekainaren 9an, berriz, hitzaldia eta solasaldia egongo da, Plastikoa eta ozeanoak izenpean. 19:00etan hasiko den ekitaldian Azti fundazioko Ainhize Uriarte egongo da lehenik. Itsas zientzietan lizentziaduna da Uriarte, eta itsaso eta kostaldeetako ingurumen-kudeaketa arloan egiten du lan. Itsas biodibertsitatea eta kontserbazioan aditua, babestutako espezieak eta eremuak ikertzen ditu. Horretaz gain, ingurumen-inpaktuaren azterketan ere bereizten da Uriarte. Kutsadura akustikoan eta itsas hondakinen inguruan ere egin du lan Azti fundazioan.
Javier Barrio SinPlastico kooperatiba-sozietate txikiko bazkideak hartuko du hitza jarraian. Alde batetik, plastikorik ez erabiltzea sustatzen duen ekimenaz hitz egingo du, Zero Zabor mugimenduagaz lotura azalduz. Beste alde batetik, etxean edukitzen diren plastikozko objektuen alternatibak eskaintzen dituzten dendez ere hitz egingo du Barriok.
Horren ostean, Ortutik ahora ekimenaren ordua izango da. Oraingo honetan, produktu ekologikoekin eta plastikorik erabili gabe egindako mokadutxoak dastatzeko aukera edu