Gazte bat atxilotu dute, ustez beste bat larri zauritzeagatik
GIZARTEA // Ertzaintzak 26 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, Gernika-Lumon, Durangon beste gazte bat larri zauritzea leporatuta. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, zauritua lepoan ebaki larri bategaz eraman zuten ospitalera. Erasoa Durangoko Komen...
GIZARTEA // Ertzaintzak 26 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, Gernika-Lumon, Durangon beste gazte bat larri zauritzea leporatuta. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, zauritua lepoan ebaki larri bategaz eraman zuten ospitalera. Erasoa Durangoko Komentu kalean izan zen, domekan, 22:30ean. Jai giroan zenbiltzala, zauritua eta erasotzailearen arteko talka gertatu zen, eta azken horrek apurtutako botila bategaz lepoan ebakia egin zion. Biktimaren lagunek larrialdietara deitu zuten, eta egoeraren larritasuna ikusita, ospitalera eraman zuten.