Bihartik hasita, hitzaldi zikloa egingo du Ondarroako EH Bilduk
Ondarroako EH Bilduk antolatuta, hainbat gai jorratuko dituen hitzaldi zikloa egingo da ekainaren 26ko hauteskundeen atarian.Koalizio abertzaleak, hain zuzen ere, hiru hitzaldi eskainiko ditu, eguaztenero, bihartik hasi eta ekainaren 15era bitartean, e...
Koalizio abertzaleak, hain zuzen ere, hiru hitzaldi eskainiko ditu, eguaztenero, bihartik hasi eta ekainaren 15era bitartean, eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte. Hitzaldi guztiak leku eta ordu berean egingo dira; Kofradia Zaharrean, 19:00etan hasita.
Hitzaldi sortaren barruan, lehenengoa langabeziaren ingurukoa izango da. Joseba Permach EH Bilduko kidearen eta Jone Etxeberria ezker abertzaleko kidearen eskutik, bihar, Independentzia vs prekarietatea berbaldia eskainiko dute.
Hitzaldi sortaren bigarren jardunaldian, ostera, gazteriaren inguruan ariko da Gotzon Elizburu Ernai gazte antolamenduko kidea. Elizbururen eskutik, Gazteek paso egiten dutela? Zenbait mito eta aukera bat hitzaldia egongo da, ekainaren 8an. Azkenik, ekainaren 15ean, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre kazetariak Euskalgintzaren eta feminismoaren inguruko Eraldaketa bultzatu eta demokrazia sendotzeko proposamen bat hitzaldia eskainiko dute.