Berriatuko Udala aldundiagaz batuko da, aurkikuntzez berba egiteko
Atxurra kobazuloko aurkikuntzaren garrantziaz hitz egingo dutela aurreratu dute. Aldundiko ordezkariekin lehen kontaktua eduki ostean, lehentasun batzuk ezarri dituzteBizkaiko Foru Aldundiak joan den asteko martitzenean aurkeztu zuen Berriatuko Atxurra...
Atxurra kobazuloko aurkikuntzaren garrantziaz hitz egingo dutela aurreratu dute. Aldundiko ordezkariekin lehen kontaktua eduki ostean, lehentasun batzuk ezarri dituzte
Bizkaiko Foru Aldundiak joan den asteko martitzenean aurkeztu zuen Berriatuko Atxurra kobazuloko aurkikuntzen harira berba egiteko batuko dira aldundiko ordezkariak eta Berriatuko Udaleko ordezkariak. «Kobazuloan aurkitutako grabatuen inguruko datu, informazio eta aurkikuntzaren garrantziaz hitz egingo dugu», aurreratu du Berriatuko Udalak.Eguaztenean, Berriatuko Udalak albistearen berri prentsa bidez jakin zuela jakitera eman zuen; udal ordezkariak «harrituta» agertu ziren aldundiko ordezkarien oharrik ez zutelako jaso. Eta horren aurrean, aldundiari udalagaz harremanetan jartzeko eskatu zioten. Halaber, «harridura» agertzeagaz batera, Berriatuko Udalak Atxurrako altxorra babesteko erakundeen arteko elkarlanean sinisten duela azaldu zuen.
Lehentasunak
Orain, foru aldundiko ordezkariekin lehenengo kontaktua eduki eta gero, lehentasun batzuk ezarri dituztela jakitera eman dute udaleko ordezkariek: «Lehenengo eta behin, berriatuarrei uneoro Atxurrako kobazuloari buruzko informazio zehatza eta gardena emango diegu, altxor hau denon ondarea delako». Eta altxor hori babestu eta ondare guztia azaleratzeko, erakunde guztien arteko lankidetza bultzatu eta koordinatzeko prestutasun osoa agertu du udalak.
Horrez gainera, «etorkizunean sortu ahal diren egitasmoak bultzatuz», Berriatuaren garapena bultzatzeko ahalegin guztiak egingo dituztela nabarmendu dute.