Ikasleen proposamenak ingurumena zaintzeko
Eskolako Agenda 21 ekimenaren baitan, ikasleek ingurumena zaintzeko ikasturtean landu dituzten proposamenak eta konpromisoak aurkeztu dizkiete Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateari eta Maria Uribe alkateordeari. Allende Salazar, Barrutialde, Ger...

Eskolako Agenda 21 ekimenaren baitan, ikasleek ingurumena zaintzeko ikasturtean landu dituzten proposamenak eta konpromisoak aurkeztu dizkiete Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateari eta Maria Uribe alkateordeari. Allende Salazar, Barrutialde, Gernika BHI, San Fidel, Seber Altube eta Mertzede ikastetxeetako 50 bat ikasle batu ziren udaletxean, beraien kezkak eta egindako ikerketak azaltzeko.