«Gaur egun Leartiker zentro teknologikoan ikerlaria naiz»
Lea Artibai ikastetxeak Ekoizpen prozesuak eta kalitatea elikagaien industrian Goi Mailako heziketa eskaintzen du.Zergatik aukeratu zenuen Markina-Xemeingo zentroa?Elikagaigintza munduarekin lotutako Goi Mailako Heziketa Zikloa eskaintzen duen bakarra ...
Zergatik aukeratu zenuen Markina-Xemeingo zentroa?
Elikagaigintza munduarekin lotutako Goi Mailako Heziketa Zikloa eskaintzen duen bakarra delako, eta irakasleen prestakuntza eta formakuntza maila altua delako.
Zer ikasi zenuen bertan? Nolakoa izan da zure esperientzia?
Guztiz positiboa. Ezagutza aldetik, elikagaien teknologia prozesuen eta kalitatearen inguruan asko ikasi nuen. Gainera, oso garrantzitsuak izan ziren elikagai desberdinen ekoizpen prozesuaren inguruko praktikak eta elikagaien analitikak laborategian. Alde praktikoa interesgarria izan zen ezagutza teorikoak hobeto ulertu eta barneratzeko.
Horrez gain, formakuntzaren bukaeran, 3 hilabeteko praktika aldia egin nuen AZTI zentro teknologikoan, eta esperientzia interesgarria da lortutako ezagutzak praktikan jarri ahal izateko.
Zertan lan egiten duzu? Eta zein enpresekin?
LEARTIKER ikerketa zentroko elikagai teknologia arloko arduraduna naiz. EAEko elikagaigintza sektoreko enpresei berrikuntzaren bitartez beraien produktuen dibertsifikazioan laguntzen diegu, produktuen kalitatea hobetuz, eta, azken finean, beraien konpetitibitatea hobetuz.
Elikagaien Teknologiaren arloko ikasketak egitea gomendatuko zenuke? Uste duzu laneratze aukera onak dituela?
Elikagaien teknologia mundua oso interesgarria da, eta, elikadura oinarrizko beharrizana izanik, garrantzitsua da elikagaigintza sektoreen beharrizanetara egokitzen diren ikasleak hez- tea eta horien laneratzea bultzatzea. Lanerako aukerak hobetzen joango direla uste dut, produktuen eta prozesuen kalitatea bermatzeko jendea behar delako elikagai enpresentan, baita berrikuntza beharrizanak bultzatuko dituzten teknikariak ere.