Lekeitioko udal gobernuak gizarte zerbitzuak murriztu dituela salatu du EH Bilduk
Erabakia ez dutela inorekin adostu salatu dute, ez Lekeitioko EH Bildugaz ez eta ere Lea-Artibaiko EAJgaz. Amankomunazgoko aurrekontuen onarpen egunean jakitera eman zuten asmoaLekeitioko EAJk gizarte zerbitzu batzuk murriztu dituela salatu du EH Bildu...
Erabakia ez dutela inorekin adostu salatu dute, ez Lekeitioko EH Bildugaz ez eta ere Lea-Artibaiko EAJgaz. Amankomunazgoko aurrekontuen onarpen egunean jakitera eman zuten asmoa
Lekeitioko EAJk gizarte zerbitzu batzuk murriztu dituela salatu du EH Bilduk. «Inogaz adostu edo landu barik hartu du erabakia. Ez du Lekeitioko EH Bildugaz ez eta Lea-Artibaiko EAJgaz berba egin», esan dute. Oro har, Lekeitioko EAJk «beraien interesen mesedetan eta herritarren beharrizanen gainetik» erabakiak hartu izana salatu du koalizioak.EH Bilduren ordezkariek zehaztu dutenez, EAJk ondoko zerbitzuak murriztu ditu: Sartu Zabaltzen erakundeagaz ematen diren gizarteratze tailerrak, gurasoentzako formazioa eta gizarteratzeko programen baitan egiten diren GR eta PRren homologazioa eta bide zidorren garbiketa. «Beste zerbitzu batzuk ere kentzeko prest zeuden, baina hitzarmen ezberdinen bitartez lotuta zeudenez, ezin izan dute. Dena dela, 2017an, hitzarmenak bukatzen direnean, ez dakigu nolako proposamenekin etorriko diren, batez ere, Lekeitioko eta Amankomunazgoko aurrekontuetan ze bide hartu duten ikusita».
Izan ere, Lea-Artibai Amankomunazgoak aurrekontuak onartu ziren duela bi aste. Horretan, Lekeitioko Udalak egindako proposamenari ezezkoa eman zion EH Bilduk. «Herrian murrizketak egiteaz gain, Amankomunazgora eramandako proposamenak gainerako herriei ere eragiten die».
Ahalegin handia
Amankomunazgoko aurrekontuak onartzeko herri ezberdinek «ahalegin handiak» egin dituztela esan dute. «Bizkaiko Foru Aldundiak egindako murrizketen erruz, udalak ez daude egoera ekonomikorik onenean. Baina hau ez da Lekeitioko EAJren udal gobernuaren kasua».