Eskolako Agenda 21 ekimenaren baitan, ikasleek ingurumena zaintzeko ikasturtean landu dituzten proposamenak eta konpromisoak aurkeztu dizkiete
Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateari eta Maria Uribe alkateordeari. Allende Salazar, Barrutialde, Gernika BHI, San Fidel, Seber Altube eta Mertzede ikastetxeetako 50 bat ikasle batu ziren udaletxean, beraien kezkak eta egindako ikerketak azaltzeko.

Ikastetxeetako ordezkariek egindako ikerketak aurkeztu zituzten
Proposamenen artean Euronet 50×50 auditoria energetikoan agertzen diren lehentasun handiko neurri batzuk martxan jartzeko proposatu zuten. Zenbait ikastetxetan egin bezala, zaborra birziklatzeko eta bereizteko ere eskatu zuten.
Hartutako konpromisoen artean, ikasleek argindarra kontrolatzeko ekintza plana sortuko dutela adierazi zuten. Bestalde, jantokia bertako janariarekin hornituko dutela esan zuten, eta behar ez dutena ez erosteko konpromisoa hartu. Eskolako Uraren Gutunak ematen zituen irizpideak betetzen jarraituko dutela ere adierazi zuten.