Gernika-Lumoko jaiek adin eta gustu guztientzako kontzertuak izango dituzte
Bad Manners Ingalaterrako ska taldea izango da aurtengo atzerriko talde gonbidatua. Jaietako kartel lehiaketa ere hasi dute, eta lanak ekainaren 6a arte hartuko dituzte, Kultur EtxeanEsne Beltza, Doctor Deseo, McOnak, Lehendakaris Muertos, Bad Maners e...
Bad Manners Ingalaterrako ska taldea izango da aurtengo atzerriko talde gonbidatua. Jaietako kartel lehiaketa ere hasi dute, eta lanak ekainaren 6a arte hartuko dituzte, Kultur Etxean
Esne Beltza, Doctor Deseo, McOnak, Lehendakaris Muertos, Bad Maners eta Gozategi izango dira aurtengo Gernika-Lumoko eta Lurgorriko jaietako kartel buruak. «Aurten ahalegin berezia egin dugu eskaintza zabalena egiteko publiko guztientzat», azaldu dute jaien antolatzaileek kontzertuen kartelaren aurkezpenean. Jai eta Txosna Batzordekoek egin dute aurkezpena, Gernika-Lumoko Udal Kultura ordezkariekin batera.Kartel lehiaketa
Aldi berean, jaietako kartel lehiaketaren deialdia ere zabalik dagoela adierazi dute.
Aurtongo jaietako irudia aukeratzeko lehian berritasunak egongo dira. Izan ere, lehen saria 400 eurokoa izatetik 500 euro izatera pasatuko da. Aurreko urteetan kartelak inprimatzeko orduan zenbait oztopo egon zirela eta, aurten formatu digitalean aurkeztu behar dira, CD euskarria erabiliz, Kultur Etxean. Eskuz egindako lanak ere eskaneatuta aurkeztu beharko dira, 45×65 zm-ko tamainan. Lanek Gernikako jaiak 2016 – abuztuak 13-18 leloa izan behar dute.
Lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 24a izango da. Uztailaren 6an, aldiz, Jai Batzordeak osatutako epaimahaiak kartelik onena aukeratuko du, eraba- kia egun berean jakinaraziz.
Kontzertuak
Lurgorriko eta Gernika-Lumoko San Roke eta Andra Mari jaietako kontzertuetan denetarik egongo dela azaldu dute Jai Batzordeko kideek. Aurtengo atzerriko gonbidatua Bad Manners Ingalaterrako ska musika taldea izango da.
Aipatutakoez gain, Tximeleta, Joxpa eta Garilak 26 erromeriak ere egongo dira. Eskualdeko taldeen ordezkariak izango dira Tooth, Dientes de Luna, The Riff Truckers eta The Uski´s taldeak, rock musikaren doinu oso ezberdinekin. San Juan Ibarran ere emanaldiak egongo dira Mariachi Imperial Villa Hidalgo talde mexikarragaz, Oihan Vega eta Bilbao Mapa Mundigaz. Azken egunean, Erramun Martikorenak emanaldia egingo du, Pasealekuan, Ipar Euskal Herriko doinuak bertara ekarriz.
Aurtengo kontzertuetarako «ahalik-eta estilo ezberdinenak» ekartzen saiatu direla azaldu dute Jai Batzordekoek. Hala eta ere, aurtengo aurrekontua aurreko urteetakoa baino baxuagoa izan dela eta ganorazko kartel bat egiteko ahalegina egin behar izan dutela aitortu dute antolatzaileek.