Goizez eta arratsaldez zabalik dago Mundakako liburutegia
Azterketa sasoia datorrela kontuan izanik, eta erabiltzaileei ikasteko aukera gehiago eman asmoz, Mundakako Jose Manuel Etxeita udal liburutegiak ordutegi zabalagoa eskainiko du ekainaren 17a bitartean.
Horrela, astelehenetik barikura goizez, 09:30etik 13:30era izango da zabalik eta arratsaldez, berriz, 16:00etatik 20:00etara.