Jaietarako lehiaketa deitu ostean, Mundakako Udalak hautatu du dagoeneko zein den aurtengo San Pedro jaiak iragarriko dituen kartela, eta Etor Lucio mundakarrak egindakoa izango da, hain zuzen.
Kartel irabazlea
Gau ta egun izena jarri dio Luciok kartelari. 250 euroko saria jasoko du mundakarrak kartel irabazleagatik.
2014an ere, kartel lehiaketa irabazi zuen.