Lizarte taldeko txirrindularia izan zen zapatuan Eako lasterketako azkarrena. Hiru ordu eta 25 minutuan burutu zuen 118 kilometroko lasterketa.
Juradogaz batera, Caja Rural taldeko bi txirrindularik osatu zuten podiuma. Hain zuzen ere, irabazlearen atzetik denbora berera sailkatu zen Mauricio Moreira, eta horiengandik 42 segundora helmugaratu zen Iker Azkarate.
40 txirrindulariko taldea aurretik ibili zen lasterketan, baina, helmugara heltzeko 35 kilometro inguru falta zirela, Moreira ihesaldian saiatu zen. Hala ere, Juradok berehala harrapatu zuen.