Atzo egin zen Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketaren
Udabarriko fasearen azken saioan, Malen Amenabar suertatu zen garaile. Honekin batera, Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketako
Udagoieneko fasean izango diren 30 bertsolarien izenak plazaratu zituzten, noizbait finalistak izan diren bost bertsolari barne.

Julen Erezuma hurrengo fasera pasatuko da, atzo lortu zuen puntuazioari ezker
Getxoko Fadura Kiroldegian egin zen emanaldian Julen Erezuma Gernikarrak, laugarren postua lortu zuena eta Aitor Ruiz Urizar lekeitiarra azken gelditu zen.
Honela gelditu ziren atzoko saioaren puntuaketak: Malen Amenabar Larrañaga 183 puntu, Inazio Vidal Gurrutxaga 176,5, Igor Menika Bengoetxea 173,5 Julen Erezuma Arzanegi 169,5, Joseba Barandiaran Andueza 169 eta Aitor Ruiz Urizar 133,5.
Gai emaile beharretan Zihara Enbeita Gardoki aritu zen. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguenak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu zuten. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen.
Udabarriko fasean puntuazio altuena lortu duten parte hartzaileak dira Udagoienako fasera sailkatu direnak. Hauen artean Ander Elortegi, Julen Erezuma eta Mikel Retolaza egongo dira, Busturialdetik.
Udagoieneko fasearen kanporaketan sei bertsolariz osatutako bost saio egingo dira. Kanporaketa bakoitzeko irabazleak zuzenean pasatuko dira, hurrengo fasera; gainontzekoak puntuazioaren arabera aukeratuko dira. Finalaurrekoetara hamazortzi bertsolari pasatuko dira, sei bertsolariz osatutako hiru saiotan. 2014ko Bizkaiko Txapelketako finalistek aurtengo finalaurreko fasean sartzeko eskubidea ere izango dute.