Batetik, bihar Antzuolako San Isidro Jaietako Goitibehera Lasterketan parte hartuko dute, eta bestetik, etzi Oñatiko Errekaldeko Jaien Goitibehea Jaitsieran lehiatuko dira.
Bihar 14:00etatik aurrera egingo dituzte egiaztaketak, eta 16:00etan hasiko dute proba.
Bestalde, domekan 15:00etan hasiko dira egiaztapen tekniko eta administratiboekin. Gero, 16:30ean onartuen zerrenda ezagutu, eta entrenamendu ofizialak egin ostean, 17:00ak aldera ekingo diote lehiari. 17:30ean hasiko dute lehen txanda, eta ordu bete beranduago hasiko dute bigarren txanda.
Argazkia: Trokan Behera.
Ibai Zumalakarregi eta Ibai Ajuriagoikoa, Iskander Kobeaga eta Gorka Muniategi eta Jon Naberan lehiatuko dira Neumatika kategorian.
Arinak kategorian, berriz, Daniel Jauregi izango da ordezkari bakarra, eta Drift Trike kategorian ere Trokan Beherako kide bakarra lehiatuko da: Ibai Urrutia.
Halaber, Aitor Aransolo eta Itai Maruri Errodamentuak Kategorian ariko dira.