Elantxobeko Be BAi Euskara Elkartearen eskutik, musika doinuek girotuko dute herria domeka honetan.

Aiztondo Zahar abesbatza
Hain zuzen, Astigarragako Aiztondo Zahar abesbatza, Txirriskla txistulari taldea eta Norberto Almandoz Musika Eskola izango dira herritik, musika doinuak bazter guztietara zabaltzen. 2013ko apirilean egin zituzten lehenengoz topaketak. Orduan, Aiztondo Zahar abesbatzekoak bakarrik izan ziren Elantxoben, eta aurten musika eskola eta txistulariak ere gehitu zaizkie.
10:00etan batuko dira musikariak, kalejira egiteko. Bidebarrin hasi, eta porturainoko ibilbidea egingo dute. Ostean, 11:00etako meza nagusian parte hartuko dute, zenbait kanta abestuz. Meza amaituta, kontzertua eskainiko dute Elantxobeko elizan. Saioa 12:00etan hasiko dela jakinarazi du Elantxobeko Be Bei Euskara Elkarteak.
13:00etatik aurrera, herritik ibiliko dira, giroa alaituz, eta 14:30ak aldera bazkaria egingo dute Gorgonio Renteria Kultur Etxean. Arratsaldean, aldiz, San Andres eliza bisitatzeko aukera izango dute.
Be Bai Euskara Elkarteak jakinarazi duenez, guztira 45 lagun etorriko dira Elantxobera.