IX. Mugari Bira egiteko batuko dira domekan, ajangiztarrak
Ajangizko IX. Mugari Bira mendi ibilaldia domekan egingo dute. Udalerriko mugetatik bi ibilaldi egiteko aukera egongo da.Ibilbide luzea 20 kilometrokoa izango da, eta laburra, berriz, 11 kilometrokoa. 20 kilometroko ibilaldiko partaideak 08:30ean irten...
Ibilbide luzea 20 kilometrokoa izango da, eta laburra, berriz, 11 kilometrokoa. 20 kilometroko ibilaldiko partaideak 08:30ean irtengo dira udaletxe aurreko plazatik. Ibilbide laburra egitera doazenek, ostera, 09:30ean dute irteera ordua.
Domekan bertan egin behar da izen ematea, 08:00etatik 08:30ak arte. 12 urtetik beherakoentzat doakoa izango da, baina 12 urtetik gorakoek 6 euro ordaindu beharko dituzte.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ibilbidean zehar seinaleak egongo dira inor ez galtzeko, eta bi anoa postu jarriko dituzte.
Ibilbide luzekoek Ajangizko plazatik irten, eta Burgoa, Olesko, Argana, Aristieta, Kanpantxu auzoa, Mentzeta, Eperlanda, Solaurren eta Pertxamendi zeharkatuko dituzte. Handik, hasitako leku berera itzuliko dira.
Ibilaldi laburreko partaideak ere plazatik Burgoara joango dira. Bertatik Oleskora heldu, eta Argana, Aristieta, Kanpantxu auzoa eta Mentzeta pasatuta, Okaganara ailegatuko dira. Handik Ajangizko udaletxeko plazara bueltatuko dira.
Amaieran, hamaiketakoa jango dute, eta izena eman duten guztiek opari bana jasoko dute.