Urtero moduan, hainbat gauza ikusi, ikasi, dastatu eta gozatzeko aukera egongo da Bermeoko Arrain Azokan,
gaur hasi eta domekara bitartean.
Erakusmahai bat, iaz
Ireki zazu bizitasuna, jan zazu osasuna lemapean jendetza batuko da beste behin. «
Kontserbak jatea osasungarria dela transmititu gura dugu, eta bizitasuna edota alaitasuna ematen digula. Baina batez ere osasuntsua dela, eta bultzatu behar dugula», azaldu du Irune Ormaetxea Merkataritza, Garapen eta Turismo zinegotziak.
13:00etan egingo dute
aurkezpen ofiziala, baina,
11:00etan zabalduko dituzte erakustokiak.
Aurtengo Arrain Azokak
bi berrikuntza nagusi dakartza.
Elkartasun karpa batetik, eta
Log gunea, bestetik.
Elkartasun karpan lau enpresen eskutik askotariko jakiak dastatzeko aukera egongo da: pangel kontserbena, pintxoak, Camus enpresaren enpanadak… Gainera aurten itsaskia berreskuratuko dute, eta arrain errea ere prestatuko dute, estreinako.
Itsaskia berreskuratuko dute aurtengo azokan
Karpa horretan udalerriko
bederatzi gizarte eragileren laguntza izango dute. Besteren artean Kate Sarea, Izaro Bikers, Besalde, Gurutze Gorria eta Bermeo Dona Medula elkarteetako kideak izango dira. Guztira,
50 boluntario inguru ariko dira lanean.
«Elkartasuna ere elementu garrantzitsua izaten da azokan. Herrian proiektuak aurrera eroateko elkarlana beti egon da, eta herritarron artean halako ekintzak antolatzeko eta parte hartzeko laguntza handia dugu».
Karpan ateratzen duten dirua
garapenean arazoak dituzten 6 eta 12 urte bitarteko umeen estimulazioa bermatzeko proiekturako izango da. Urte amaieran Bermeoko Ongizate Patronatuak kaleratuko dituen laguntza batzuen bitartez bideratuko dute dirua.
Tailerrak eta aurkezpenak
«Log Gunean,
lehena, oraina eta geroaren arteko fusio bat lortu gura dugu. Danok dakigu izan garenetik garela eta garena izango garela», zehaztu du Idurre Bideguren Bermeoko alkateak. Gune horretan askotariko tailer eta aurkezpenak egingo dituzte.
Turismo zinegotziak azaldu duenez, Log Gunean itsas eta arrantza munduaren inguruko hainbat ekimen aurkeztuko dira, ikuspuntu desberdinetatik: gastronomikotik, kulturaletik…
Itsasoko
delicatessen show cooking-a egingo dute
Conservas y ahumados Angel-eko sukaldari bat ariko da jakiak prestatzen.
Kontserbekin egindako pintxoakaz batera, Etxebastarren eskutik sashimi kalitatezko atuna dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Tokioko Rui Maehara sushimanak sukaldatuko du sashimi-a.
Halaber, AZTI-ko kideek arrainaren historia azalduko dute kata bategaz.
Gainera, gaur Añanako Gatz Harnanaren eta Arrolan olio enpresaren aurkezpenak egingo dituzte.
Era berean, ekintzailetza bultzatzen duen proiektua dela azpimarratu dute udal ordezkariek, proiektu berritzaileak ikusteko aukera egongo baita bertan.
Sendotuta
«Hasi ginenean azoka aitzindaria izan zen, eta apurka-apurka sendotasuna irabazten joan da», nabarmendu du Bidegurenek.
Gaur egun
arrantza kulturaren erakusleiho garrantzitsuenetarikoa dela gogora ekarri du. Eta besteak beste, esan du herriko kontserba enpresei esker lortu dutela azoka arrakastatsua izatea. «Arrantzari loturiko tradizio handiko herria da, eta herritarren talde desberdinen inplikazioari esker ere lortu dugu azoka sendotzea».
21 erakusmahai egongo dira Lameran. Tartean,
17 salmahaitan herriko kontserba produktu desberdinak aurkituko dituzte azokara bertaratzen direnek.
Zelan ez
gune didaktikoa ere ez da faltako,
5 urtetik gorako umeek arrantzaren eta itsasoko kultura bertatik bertara ezagutzeko. Halaber, Mater itsasontzia eta Aita Guria baleontzia bisitatu, eta Hegaluze ontzian itsasora irteerak egiteko aukera ere egongo da.
EGITARAUA
Erraldoien Konpartsa, iazko Arrain Azokan
GAUR
11:30. Bisita gidatua Arrantzaleen Museora. Aurretiaz eman behar da izena museoan bertan.
12:30. Hegaluze Saria banatzeko ekitaldia, Nestor Basterretxea aretoan.
13:00. Inaugurazio ofiziala.
17:00. Galerna Bela taldearen eskutik, umeek belaontzietan nabigatzeko aukera izango dute portu barruan. Gura dutenek, izotz fabrika aurrean egon beharko dute.
17:30. Bisita gidatua Arrantzaleen Museora. Aurretiaz eman behar da izena museoan bertan.
18:00. Aztiren aurkezpena: Bermeoko itsas kartografia, Arrantzaleen Museoan.
19:00. Hitzaldia, Francisco Jabier Gorriñoren eskutik, Arrantzaleen Museoan: Las piedras viajeras.
20:00. Bermeoko Abesbatza, Alkartasuna Dantza Taldea eta Bermeoko Erraldoien Konpartsa elkarregaz, Lameratik eta Portuzarretik.
20:00. Kanta kanta lorue ekimena, Goiko Plazatik hasita.
21:00. Boxeo jaialdia Artza frontoian. 9 boxeolarik parte hartuko dute, tartean, Bermeokoak.
BIHAR
11:00. Arrain Azokako III. batel estropada.
11:30. Bisita gidatua Arrantzaleen Museora. Aurretiaz eman behar da izena museoan bertan.
12:00. Danborrada Bermeotarrak Fanfarreagaz. Hurre-Hurre eta Adiskide txokoek antolatuta.
12:00. Kalejira, Musika Eskolako Haize Taldea eta Kantari Txikiak; Kankinkabara eta Arrekatxutxa taldeak.
12:00. Pintxo lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, kioskoan.
13:30. Arrain Azokako III. batel estropadaren sari banaketa ekitaldia, Lamerako kioskoan.
17:30. Bisita gidatua Arrantzaleen Museora. Aurretiaz eman behar da izena museoan bertan.
22:00. Habanerak, Artza frontoian.
DOMEKA
12:30. Bermeoko Erraldoien Konpartsaren, Bizkaiko Gaiteroen eta Deustuko Ondalan konpartsaren kalejira, Lameratik eta Portuzarretik.
EGUNEROKO JARDUERAK
Arrain salmenta itxurak. 11:30ean (gazteleraz), 13:00etan (euskaraz), 18:00etan (euskaraz) eta 19:00etan (gazteleraz), Kofradia Zaharrean. Domeka arratsaldean ez da egongo.
Hegaluze itsasontzian irteerak. Zapatuan eta domekan, Elantxobera irteera, 12:00etan. Gaztelugatxera, zapatuan, 12:00etan.
Mater itsasontzira bisitak. Kofradia Zaharraren aurrean egongo da 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Argazki erakusketa. Gure lehengo andren gorabeherak; argazkien bidez, Bermeoko lehengo andren bizimodua ezagutzeko aukera, Arrantzaleen Museoan.
Geuk eus karpa. Euskara sustatzeko kanpaina. Bideoa grabatzeko eta argazkiak ateratzeko karpa.
GUNE DIDAKTIKOA
5 urtetik gorako ume eta gazteei zuzendutakoak.
Gaur. 11:00etatik aurrera, sukaldaritza tailerra. 17:00etatik aurrera, eskuekaz margotu, kontserberak ezagutu…
Bihar. 11:00etatik aurrera, sukaldaritza tailerra. 17:00etatik aurrera, itsasoagaz zerikusia duten jokoak eta tailerrak.
Domeka. 11:00etatik aurrera, sukaldaritza tailerra.
LEHENA-ORAINA-GEROA (LOG GUNEA)
Barikua.
11:30. Añanako Gatz Haranaren aurkezpena.
13:30. Añanako Gatz Haranaren aurkezpena.
18:00-19:00. Arralan olio enpresaren aurkezpena.
19:30-21:00. Sotapatroi proiektuaren aurkezpena.
Zapatua.
11:00-13:00. Etxebastar enpresaren sashimi aurkezpena, Rui Maehara Sushimanaren eskutik.
12:00-14:00. Pintxo lehiaketan parte hartu duten pintxoen erakusketa.
13:00-15:00. Apaidxoak egiteko tailerra.
17-19:30. Itsasoko delicatessenak, sukaldaritza aurkezpena.
19:30-21:00. Sotapatroi proiektuaren aurkezpena.
Domeka.
11:00-12:00. Bertoko arrainen historia eta dastaketa, Aztiren eskutik.
12:00-13:00. Apaidxoak egiteko tailerra.
13:00-14:00. Arrainen dastaketa, Aztiren eskutik.
14:00-15:00. Sotapatroi proiektauren aurkezpena.