Lagako Ogoñope Surf taldeak Euskadiko Biodibertsitate Zentroagaz batera egingo dute garbiketa saioa.
10:00etan elkartuko dira Ogoñoperen lokalaren aurrean, eta handik garbiketa zerbitzu arruntak heltzen ez diren lekuetara hurbilduko dira. Ingurua garbitzen eguerdira bitartean egotea da antolatzaileen asmoa. Amaitzean hamaiketakoa jango dutela jakitera eman dute.
Suf taldeko kideek garbiketan parte hartzera animatu ditu bertako zein inguruko herritarrak. Halaber, norberak bere eskularruak eroatea gomendatu dute.
Domekan tailerra
Gainera, batutako material guztiarekin birziklapen tailer bat egingo dute domekan, Busturiko Madariaga Dorretxean, 10:30ean hasi eta 13:30ak aldera arte.
Hain zuzen ere, Zabor eskulturak izenburupean, aurreko egunean itsasbazterran batutako zaborrarekin eskultura dibertigarriak egingo dituzte.