Muxikako artista txikiek beren lanekin lehiatzeko aukera izango dute, herriko
Marrazki Lehiaketan. Lanak Zubieta Errota liburutegian aurkeztu beharko dituzte
maiatzaren 24a baino lehen. Lanik onenek saria izango dute, eta margolan guztiekin
erakusketa egingo dute Zubieta Errota liburutegian.
Lanak maiatzaren 24a baino lehen aurkeztu eharko dira
Bi eta zortzi urte bitarteko haurrek
gai librea izango dute, eta bederatzi urtetik gorakoek berriz,
etxe abereak izango dute gaia. Margolanak egiteko teknika librea izango da, baina Din A-4, folio normal baten formatuan aurkeztu beharko dituzte. Lanek atzealdean izenburua, ezizena eta egilearen adina izan beharko dute, margolanak identifikatu ahal izateko.
Epaimahaia, Muxikako Udaleko kultura batzordeko zinegotziak, arte ederretako aditu batek eta herritar boluntario batek osatuko dute. Balorazio irizpideak honako hauek izango dira: lanen arte kalitatea hogei puntu, gaiarekiko lotura hamar puntu, Muxikako herriaren ezagutza maila bost puntu.
Sari banaketan, adin tarteen araberako bost mailaketan egingo dira. Bi eta bost, eta sei eta zortzi urte bitarteko haurrek opariak jasoko dituzte. Bederatzi urtetik gorakoak hiru maila ezberdinetan banatuko dira adinaren arabera, eta lehen, bigarren eta hirugarren postuei diru-sariak emango zaizkie.