Urrezko Aizkorako finaletik kanpo geratu da Mugertza II.a
Aizkolari mutrikuarrak Eusko Label Banakako Urrezko Aizkora XIX. Txapelketaren finalaurrekoan lan bikaina egin bazuen ere, ez du finalean parte hartzeko aukerarik izango.Norgehiagokari dagokionez, bi zatitan banatuta jokatu zen. Alde batetik, lau aizko...
Norgehiagokari dagokionez, bi zatitan banatuta jokatu zen. Alde batetik, lau aizkolariek abiadura proba egin zuten. Lanak amaitzen lehenengoa Arria V. izan zen, eta haren atzetik, Jon Rekondo, Ugaitz Mugertza eta Luis Txapartegi izan ziren.
Lehenengo zatiko ariketa egin eta gero, lehen sailkatuak laugarrenarekin neurtu zituen indarrak, eta bigarrenak hirugarrenarekin. Sailkapenak kontuan hartuta, Ugaitz Mugertzak Jon Rekondoren aurka jokatu zuen finalerdiko bigarren zatia. Lanak amaitzen azkarrena Rekondo izan zen 13:35 denborarekin, eta aizkolari mutrikuarrak ia minutu bat gehiago behar izan zuen lanak amaitzeko: 14:28. Hala, Rekondok lortu zuen finalerako txartel preziatua.
Mugertzak nabarmendu duenez, zorte txarra izan du. «Ondo ibili nintzen. Finalean parte hartzeko ilusio handia banuen ere, ez naiz bertan ariko. Irabazi beharra nuen; ez dut zorterik izan».