Jose Ramon Bilbao partaide den ikerlari taldeak zeliakoen gaixotasunaren giltza aurkitu du
Zeliako gaixotasuna garatzeko gakoa den genea aurkitu du EHUko talde batek. Talde horretako kidea da Jose Ramon Bilbao ‘Buli’ genetika irakasle eta ikerlari gernikarra. Horrek Science zientzia aldizkari estatubatuar ospetsuan agerraldia balio izan die berari eta Ainara Castellanos biologo eta taldeko buruari.
Biztanleriaren %40a zeliako gaixotasuna garatzeko arriskua duen arren, %1ak garatzen du. “Gaitz honetan faktore askok hartzen dute parte eta guk zati berri bat aurkitu dugu“, zehaztu du Castellanosek. Pieza honek Lnc13 dauka izena eta proteinak sintetizatzen ez dituen DNA txatarrean azaltzen da. Zeliakoek Lnc13 gutxiago sortzen dute aldaera batekin.
Ikerketa honen emaitzei esker, gaixotasuna azaldu aurretik diagnostikatu ahal izango dute, eta sor daitezkeen hesteetako kalteak eragotzi ahal izango dira etorkizunean.
Bilbaok azpimarratzen du baita, ikerketa honek orain arte giza genoman txatartzat hartu den %95ak geroz eta garrantzi gehiago daukala ikerketetan, eta genetika ulertzeko giltza asko hor ari direla aurkitzen.