Kategoria guztiak kontuan hartuta,
667 pertsona zeuden izen emanda, baina,
580 pertsonak egin zuten proba.
Trail luzean Aitor Uriarte nagusitu zen, 01:37.28 denboragaz. Alfonso Fernandez sailkatu zen atzetik, 01:39.16 denboragaz, eta Iñaki Arriaga izan zen hirugarrena (01:41.03). 21 kilometroko ibilbidea zuen trail luzeak, eta 170 pertsonak burutu zuten proba, horietatik 17 neskak.
Emakumezkoetan, Marta Antoñana izan zen onena (02:02.05); Agurtzane Argiarro sailkatu zen bigarren (02:06.29), eta Arantza Canterok hirugarren amaitu zuen (02:10.45).
Trail laburra ia 10 kilometrokoa izan zen, eta 170 partaidek lehiatu zuten (39 emakume). Guztien artean,
Anartz Muxika izan zen azkarrena, 46 minutu eta 14 segundoko denboragaz. Gustabo Lambarri bigarren ailegatu zen, Muxikarengandik 30 segundo eskasera. David Bujan sailkatu zen hirugarren, 47 minutu, eta 37 segundoko deboran.
Nesketan, berriz, Garazi Arranz izan zen lehena helmugan, 59 minutu eta 33 segundotan amaitu zuen proba. Susana Vicente bigarren heldu zen, ordu bete eta 58 segundoko denboran, eta Viriginia del Arco sailkatu zen hirugarren (01:02.08).
Argazkia: Morgako udala.
MTB kategorian, aldiz, Iñigo Gomez gailendu zen. Bizikleta gainera igota, ordu bete, 13 segundo eta 57 segundotan burutu zuen proba. Josu Pena izan zen bigarrena (01:15.36), eta Erlantz Santa Maria de Unza sailkatu zen Penaren atzetik (01:15.44). 75 parte hartzaile egon ziren MTB proban, horietatik zazpi emakume.
Zuriñe Frutos izan zen nesketan azkarrena (01:44.36), eta haren atzetik Arantza Artetxe (02:01.26) eta Onintza Muruaga (02:20.34) sailkatu ziren.
Txakur-Kross kategorian 42 partaide izan ziren (11 neska), eta
Ekaitz Erauskin eta Flynn txakurra heldu ziren lehenengo helmugara, 42 minutu eta 16 segundoko denboran. Zazpi segundo beranduago helmugaratu ziren Jorge Zapata eta
Bitxo txakurra. Pablo Samaniego eta
Heros txakurra sailkatu ziren hirugarren, 45 minutu eta 54 segundoko denboragaz.
Emakumezkoetan, Aida Males eta Tula txakurra nagusitu ziren 53 minutu eta 17 segundoko denboragaz. Itsaso Erauskin eta
Suit txakurra bigarrenak, lehenengoengandik minutu bat eta bi segundora heldu ziren. Nerea Goikoetxeak eta haren
Gar txakurrak 56 minutu eta 43 segundotan amaitu zuten proba.
Argazkia: Morgako udala.
Martxa luzea eta laburra
Bestalde, 59 pertsonak (22 emakume) parte hartu zuten martxa luzean, eta 64 pertsonak egin zuten martxa laburra, eta horietatik 38 emakumezkoak izan ziren.
Martxa luzean, denbora berean heldu ziren lehenengo hirurak: 2:36.54. Fernando Tejada, Andoni Etxaniz eta Juan Carlos Garmendia izan ziren ibilbide luzeko azkarrenak.
Emakumezkoetan, Izaskun Perez izan zen azkarrena, bi ordu, 52 minutu eta 5 segundoko marka eginda. Maria Beatriz del Pino bigarren sailkatu zen, Perezengandik bost minutu eta bederatzi segundora. Irati Zorrozua hirugarrenak, hiru ordu, hamasei minutu eta 53 segundotan amaitu zuen ibilbidea.
Martxa laburrean, Rober Sevilla izan zen amaitzen lehena, ordu bete, 22 minutu eta 52 segundoko denboragaz. Iñigo Bilbao bigarrenak, ostera, ordu bete eta 36 minutuan burutu zuen ibilaldia. Jose Francisco Urtiaga izan zen hirugarrena, Bilbaorengandik segundo bakarrera.
Emakumezkoetan, Elena Fernandez gailendu zen (01:41.51). Haren atzetik, denbora berera heldu ziren Ane Urkiza eta Amaia Oses (01:58:17).