Federazioak zozketa egin berri du, eta Almeriako taldearen (Andaluzia, Espainia) zelaian jokatuko dute bermeotarrek asteburu honetan.
Hain zuzen ere, joan-etorriko kanporaketa da. Joaneko partida etxetik kanpo jokatu ostean, hurrengo asteburuan Itxas-Gane zelaian jokatuko dute bueltakoa, eta orduan erabakiko da bi taldetako zeinek egiten duen aurrera, 2.B mailara igotzeko bidean.
Lehen kanporaketa hau irabaziz gero, talde bermeotarrak hurrengo zozketaren emaitzari itxaron beharko dio, hurrengo aurkaria zein den jakiteko.
Multzo guztiak kontuan hartuta, hemezortzi talderentzako lekua dute 2.B mailan. Guztira, Hirugarren mailako 72 taldek lehiatuko dituzte mailaz igotzeko kanporaketak.
Argazkia: Bermeo Futbol taldea.
Zamudioren atzetik, bigarren amaitu du 2015-2016 denboraldia Bermeo Futbol taldeak. 67 puntugaz amaitu du denboraldia talde bermeotarrak, eta Zamudiok, berriz, 74 puntu pilatu ditu denboraldian zehar. Bi talde horiekaz batera, Lagun Onak eta Balmaseda egongo dira mailaz igotzeko lehian.
Bermeok zapatuan etxean jokatu zuen Lagun Onak-en kontra ligako azken jardunaldiko partida. 0-0 berdindu zuten.
Denboraldi bikaina egin dute bermeotarrek. 38 partidetatik 19 irabazi dituzte, 9 galdu, eta 10 berdinketa eskutatu dituzte. Horietan, 57 gol sartu dituzte, eta 35 gol jaso dituzte.