III. Elkartasun Bertso Saioa egingo da gaur Ondarroan, Kalare Deuna kofradian
Saioa 20:00etan hasiko da. Herriko eta kanpoko bertsolariek parte hartuko dute. Beikozinin gaur gauean egitekoa zen bertso afaria bertan behera geratu dela jakitera eman dute antolatzaileekIII. Elkartasun Bertso Saioa egingo da gaur, euskal preso eta i...
Saioa 20:00etan hasiko da. Herriko eta kanpoko bertsolariek parte hartuko dute. Beikozinin gaur gauean egitekoa zen bertso afaria bertan behera geratu dela jakitera eman dute antolatzaileek
III. Elkartasun Bertso Saioa egingo da gaur, euskal preso eta iheslarien aldeko taldeak antolatuta. Saioa 20:00etan hasiko da, Kalare Deuna kofradian.Bertsolariak ondokoak izango dira: Beñat Gaztelumendi, Iñaki Murua, Miren Amuriza eta Miren Artetxe. Eurekin batera, gonbidatu berezi legez, Jon Arrizabalaga Arri eta Jose Mari Aranbarri Botx bertsolari ondarrutarrek ere bertsotan egingo dute. Gai jartzailea Esti Alberdi izango da.
Saiorako sarrerak salgai daude Anaitasuna eta Kulixka tabernetan, 5 eurotan. Dena dela, saioa hasi aurretik ere kofradian bertan erosi ahalko direla jakitera eman dute antolatzaileek.
Bertso afaria, bertan behera
Beste alde batetik, Beikozinin gaur gauean egitekoa zen bertso afaria bertan behera geratu da. Ekintza beste egun batean egingo dela iragarri dute Beikozineko arduradunek.
Halaber, sarrera hartuta zeukaten herritarrei dirua itzuliko dietela aurreratu dute. «Dena dela, nahi dutenek sarrera gorde ahal izango dute».