'Ezetz jakin' lehiaketan Rebeka Garitaonaindiak hartu du apirileko saria
Berbalagunek antolatzen duen Ezetz Jakin lehiaketaren apirileko saria eman dute. Atzo eguerdian hartu zuen irabazleak saria, AEK-ko, udal euskaltegiko eta udaleko euskara zerbitzuko ordezkarien eskutik.Rebeka Garitaonaindiak irabazi du apirileko lehiak...
Rebeka Garitaonaindiak irabazi du apirileko lehiaketa, eta Gernika-Lumoko Hiru Saku jatetxearen eskutik hartu du saria: bi lagunentzako afaria.
Maiatzeko lehiaketa
Gernikako arbolak izan da apirileko lehiaketako gai nagusia, eta horri buruzkoak izan dira erantzun beharreko galdera. Guztira 86 lagunek parte hartu dute, eta, denen artean, 36k erantzun dituzte galdera denak zuzen.
Maiatzeko lehiaketa ere martxan da, eta hil honetako gaia Gernikako bonbardaketa izango dela jakinarazi du Berbalagunek. Hurrengo hilabetean Boliña hotela izango da saria emango duena.