Nabiga360 ligako lehenengo proba puntuagarria izango da, eta Bermeoko Galerna Bela elkarteko kideek parte hartuko dute.
Guztira, Bermeo, Mundaka eta Elantxobeko dozena bat belaontzik lehiatuko dute zeharkaldia.
10:00etan Bermeoko portuan egingo dute patroien batzarra, eta amaitu ostean abiatuko dira belaontziak olatu hormaren paretik.
Bi itsas miliatako zeharkaldia izango da.
Elantxoben elkarrekin bazkalduko dute, eta bazkalostean egingo dute sari banaketa ekitaldia. Bermeorako itzulera librea izango da.