Maiatzaren 28ra atzeratu dute zapaturako aurreikusita zegoen nagusientzako omenaldia
Erroxape Emakumeen Elkartekoek jakinarazi dutenez, zapaturako aurreikusita zegoen herriko nagusientzako omenaldia, maiatzaren 28ra -zapatua- atzeratu beharra eduki dute.
Egun horretarako egitaraua, baina, berbera izango dela azaldu dute. 20:00etan, San Frantzisko elizan meza entzungo dute, eta horretan Erroxape Abesbatzak abestuko du. Meza ostean, arkupeetan luntxa eskainiko dute.