Areto futbolean Preferente mailan jokatzen du talde gernikarrak, eta asteburu honetan jokatuko dute azken jardunaldia.
Herenegun jokatu zuten ligako azken aurreko partida, Santanape kiroldegian. Gernika GFS-k 4-3 irabazi zion Ibaizabal talde bilbotarrari.
Zapatuan, 17:00etan hasiko da Santanape kiroldegian, Gernika GFS eta Erandiotarrak A taldeen arteko norgehiagoka. Hain zuzen ere, sailkapeneko hirugarren sailkatuaren kontra lehiatuko dute denboraldiko azken partida, eta hark ere liga irabazteko aukera dauka.
63 puntugaz, Elorrietako Hermita da gaur gaurkoz sailkapeneko buru. Gernika GFS-k 62 puntu ditu, eta puntu bakarrera du Erandiotarrak sailkapeneko hirugarrena.
Elorrietako Hermita taldeak zapatuan, 16:15ean jokatuko du azken jardunaldiko neurketa, Ibaizabalen aurka.
Elorrietako Ermita taldeak irabazten ez badu, eta Gernika GFS Erandiotarrak A taldearen kontra gailentzen bada, talde gernikarrak irabaziko du liga.
Argazkia: GFS Gora Bilbao.