Erasmus Plus programako hainbat ikasle Gernikan dira
Erasmus Plus programako hogeiat bost ikasleri harrera egin die Gernika-Lumoko Udalak. Jose Mari Gorroño alkateak Gernika-Lumoz gozatzeko gonbidapena egin die ikasleei, eta horrelako egitasmoak bultzatzea garrantzitsua dela esan du.
Hain zuzen, Frantziako, Poloniako, Herbeheretako eta Alemaniako ikasleak dira Gernika-Lumora etorri direnak, eta San Fidel ikastolaren bitartez. Udal arduradunek jakitera eman dutenez, esperientzia aberasgarria da bai Europatik heldutako ikasleentzat zein San Fidel ikastolakoentzat. Azken horiek azaroan Poloniara bidaia egingo dute, eta 2017an Alemaniara eta Estrasburgora joango dira.