Udalak zapi bustiak komunetik ez botatzeko deia egin du
Bermeoko Udalak zapi bustiak komunetik ez botatzeko deia egiten die herritarrei. Benito Ibarrolaza Bermeoko Udaleko zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, «azken aldian arazoak sortzen ari dira saneamendu sarean, eta lurzorua gorozki-urekin kutsat...
Ibarrolazaren arabera, «arazoak gertatzen ari dira bai komunitatearen hoditerian, bai eta hoditeria orokorrean ere. Arazo horiek trabatzeak gertatzen ari direlako ematen ari dira. Zapi bustiak komunetik botzearen ondorioz trabatzen ari da hoditeria».
Horrenbestez, edozein motako zapi bustirik komunetik ez botatzeko deia egin du udalak, «saneamendu sarean arazorik gerta ez dadin».